2010-05-31

Basajaunaren haserrea

Gaur iñoiz baino harroago gure lan bat aurkezten dizuet. Basajaunari buruzko ipuin polit bat asmatu genuen eta baita antzeztu ere.Ezin zarete imaginatu ere zer nolako poztasuna eman zigun lan hori bukatzeak eta ikusteak!Taldeko protagonistak honako hauek gara:
Pantxika: Ni (Mikele Etxabe)
Joxemi eta kamioilaria: Edorta Bilbao
Lantegiko gizona: Uzuri Ealo
Basajaun eta basandere: Jon Irueta

Guztien izenean espero dugu ipuinarekin gozatzea eta noski asko gustatzea,eta animatzen zaituztegu ipuinak sortzera,ez zarete damutuko,zuengatik egiten ez baduzue ere egintzazue txikiengatik merezi dute eta!





2010-05-30

Nire gaiarekin lotura duten bi bitakora

Nire gaiarekin lotura duten bitakora asko ikusi ditut sarean eta egia esan guztiak oso interesgarriak. Gai hau aukeratu nuenean enuen uste hainbeste jendek gai honi buruz idatziko zuenik,gustuko dudalako aukeratu nuen gaia. Asko gustatzen zait irakurtzea eta horrez gain irakasle naizen neurrian uste dut txikitatik sustatu behar den gauza bat dela eta horregatik oso harro egin dut blog hau.Eta nireaz gain hona hemen sarean aurkitu ditudan bi blog:









http://ipuinakulertaraztekomekanismoak.blogspot.com/


http://ipuintxoak.blogspot.com/

Irakurri zer edo zer

"Uste dut nekez idatz daitekeela irakurketari buruzko
gauza definitiboagorik: irakurtzeak ez digu, apika, zoriontasuna
eskuratuko, baina ziurra den gauza bakarra da
irakurri bitartean ez dugula bakardaderik sentituko. Edo
ez hainbeste, behintzat.
Ez dut esan nahi irakurtzeak bestelako bertuterik ez
daukanik. Badauzka. Eta liburu batzuek beste batzuek
baino gehiago izango dituzte, eta portzentaia ezberdinetan.
Baina literaturaren balore bat hautatu beharko banu, horrekin geratuko nintzateke:
liburuek bakardadearen kontrako txerto gisa duten ahalmenarekin.
Literaturarekin konpainian egoteko modu ezberdinak
daude, dena dela. Eta horietako batek, zalantzarik gabe,
hizkuntzak baldintzatzen du. Eta gure ingurukoekin, gure
seme-alabekin, gure gelakideekin, gure lankideekin erabiltzen
dugun edo erabiltzen saiatzen garen hizkuntza
euskara baldin bada, zer naturalago konpainia hizkuntza
berean idatzitako liburuetan bilatzea baino?

Duela bospasei hamarkada galdera horren erantzuna
zalantzagarriagoa zatekeen, ados. Baina ez gaur egun.
Une hauetan euskaraz aukera zabala eta anitza dagoelako,
bai jatorrizko lanei dagokienean, baita itzulpenei
dagokienean ere. Eta horixe da kaieratxo honetan topatuko
dituzun hamar idazleei eskatu dieguna hain zuzen:
aukera horretatik guztitik, zeintzuk hamar liburu proposatuko
zizkizuketen, eta horietako bat komentatzeko.
Gonbidapenok helduleku edo, nahiago baduzu, abiapuntu
egokia eskainiko dizutelakoan gaude.
Ez duzu jada izango bakarrik sentitzeko aitzakiarik.
Irakurri zer edo zer."


Autorea: IBAN ZALDUA

2010-05-29

HAURTXOTEKA

Aste honetan haurtxoteka bat sortu behar izan dugu. Eta horretarako nire herriko umeen liburutegia bisitatu dugu,hau da, Zornotzako haurtxoteka. Nik aurretik ezagutzen nuen baina nire taldekideek ez. Kontua da ezin duzuela imaginatu nolako poztasuna sartu zitzaigun barrura leku horretan. Liburutegi polit polit bat da baina guztia 10 bidar txikiagotuta,hau da, gure txikiei egokitua. Asko harritu ninduen gaur egun dauden gai deserdinak eta are gehiago gaur egun dauden liburu mordoak harritu ninduen.Labur labur bertan aurki daitekeena azalduko dizuet.Alde batetik liburtegiko eremu batean gai hauek jorratzen dituzten liburuak daude:



  • Zentsumenak
  • Sentimenduak
  • Zientzia xumea
  • Olerkia
  • Komikiak
  • Album ilustratuak
  • Betiko ipuinak
  • Disney ipuinak
  • Ingeles literatura
  • Errumaniar  literatura...



Eta askoz gehiago.
Hori alde batetik eta gero beste alde batean zientziei buruzko liburuak daude:
  • medikuntza
  • biologia
  • zoologia
  • arkitektura
  • matematika
  • geografia
  • dinosauruak
  • hizkuntzak...

Guzti honekin adierazi nahi dut badaudela irakurketa bultzatzeko medioak. Aitortu beharra dut ere ume asko zeudela bertan eta gainera guraso asko ere beraien txikitxoei liburuak irakurtzen. Niri bereziki asko poztu ninduen egoera horrek ikusteak eta ea horrela mantentzen jarraitzen duen gure haurrak gozarazi,irakatsi eta jakintzaz bete behar ditugulako...




argazkiak: nik ateratakoak dira.
 

2010-05-28

Tutoriala

Gaurkoan Jon Iruetak eta nik Mikele Etxabek egindako tutoriala aurkezten dizuet.
Gure nahia edo helburua 280 slides web orrialdea erabiltzeko jarraibideak zuei adieraztea izan da. Power Point bat egiteko aukera ematen dizu web orrialde honek debalde. Normalean gehienok Windows Office erabiltzen dugu power pointak egiteko,baina beti ez da aukera horiegoten eta horregaitik oso interesgarria iruditu zaigu www.280 slides.com.
Edozein momentutan power pointak on-line egiteko aukera ematen du. Pauso hauek jarraitu behar dira baina ikusiko duzuen bezala oso erraza da:



2010-05-26

Guk egindako Power point-a

Teknologia Berrietan egindako multimedia duzue hurrengo hau. Ez doa bat nire blogeko gaiarekin baina beno oso harro nago egindako lanarekin. Multimedia hau 2.zikloentzako zuzendua egin dugu. Egipto gelan ematen hasi baino lehen, powerpoint hau ipintzea erabaki genuen beraien arreta pizteko.Esan behrra daukat ere hau ez dela originala,originalak musika polit eta egipziarra dauka baina beno ideia bat egin zaitezten hemen daukazue. Multimedia - Piramideak
View more presentations from mikeletxu.

2010-05-24

Ipuinak sarean

Ez gara ohartzen,baina gero eta gehiago erabil ditzakegu  heldu berri dauden teknologia berriak egunerokotasunean. Bada sarean ipuin mordo bat hezkuntzan baliagarri egingo zaiguna. Ipuinak euskaraz landu nahi ezkero oso ondo dago eta baita antzerki laburrak egiteko ere. Interesgarria iruditu zait zuei helbide honen berri ematea :

http://www.teatro-testuak.com/ipuinak.html


Ipuin eta kondairak

Irakurketarekin zerikusia duen webquest hau aurkitu dut. Euskal Herriko irakasleen atarian aurkitu dut eta Ipuinei eta kondairei buruzkoa da.
Hona hemen webquest-a:

2010-05-20

2010-05-13

Paperezkoak ala elektronikoak?

Teknologia berrien eraginez eta eman den iraultza teknologikoak guztiz aldatu du gure gizartea. Pixkanaka-pixkanaka ohitzen goaz teknologiaz inguratuta bizitzera, gure bizimoduaren alor guztietara hedatu baita. Aldaezinak ziruditen liburuak ere modernizatu egin dira dagoeneko.Baina zertaz ari gara?Zertan desberdintzen dira liburu mota berri hauek paperezkoetatik?

Liburu elektronikoa paperezko liburu baten bertsio digitala da. Askotan idazleek arazoak izaten dituzte paperezko liburuak argitaratzeko eta modu errazagoa da era elektronikoan egitea. Ebook-ak (liburu elektronikoari eman zaion izena) hainbat abantaila ditu, hala nola , ekonomikoa izatea,praktikotasuna baita dinamikoa eta bizkorra ere (itzulpenak, aukeraketak, e.a. egiteko gai da). Liburu elektronikoa liburu digitalaz gain aparatu honek ere baditu bere alde onak, adibidez, kontsultarako eta ikerketarako baliogarria izan daiteke eta informazio iturri ere bada.

Paperezko liburuak dituen abantailak ere ugariak dira: erabilterraza da, irakurketarako, aisirako eta ikasketetarako baliagarria, instrumentu hutsa baino gehiago balio patrimoniala duen objektua da, etab. Liburu elektronikoekin alderatuz gero, paperezkoak estatikoak eta pasiboak dira.

Baina ez ahal da paprezko liburuaren galera etorriko ebook deritzen hauekin?Idazle batzuk eta biata irakasle asko arduratuta daude. Betiko liburua galdu egingo da?

Edo eskola teknologia barri hauei moldatu beharko da?Hor dago koxka....







Iturriak:

- Libro electrónico (2009, urriak 8). Wikipedia, Entziklopedia askea.
  Orrialdea: http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Libro_electr%C3%B3nico&oldid=30411940.
- Paperezko liburuak eta liburu elektronikoak .
  Orrialdea: http://3amnavar.wordpress.com/2009/10/10/paperezko-liburuak-eta-liburu-elektronikoak-desberdintasunak/

2010-04-29

Azeri Azkarra

Podomaticen sartu eta gero hainbat ipuin polit entzun izan ahal ditut baina Garazik kontatutako Azeri Azkarraren ipuin hau gustatu zait bereziki.
Espero dut zuei ere gustatzea!





2010-04-28

krokodiloaren ipuina

Gaur Amaia eta Antton ezagutuko dituzue. Arazo bat izango dute panpinezko krokodilo batekin...



Hondamendi zoriontsua

Euskal idazleez gain badaukagu idazle on asko esate baterako Adela Turin idazle italiarra. Sexismoaren kontra lan egiten du eta batez ere hezkuntzako materialean dagoen sexismoaren aurka.Horregatik garrantzitsua eta adierazgarria dela uste dut eta hona hemen bere obra bat.






Zer da irakurketa eta zertan oinarritu beharko litzateke?

Irakurmena curriculumeko zeharkako trebetasun bat da, izatez interaktiboa dena; trebetasun hori hobeki definitzen da irakurri ikasteko helburuaren arabera irakurtzen ikastea helburuaren arabera baino.
 Nafarroako gobernuaren ustetan ikasleei zuzendutako irakurketa hurrengo baieztapenetan oinarritu behar da:
  • Irakurketa eta idazketa ikasteko bitarteko gisa
  • Irakurketa aberaste pertsonalerako bide gisa, ikuspuntu estetiko batetik,besteren esperientzien bitartez, eta norberaren ezagupenetarako eta aberastasunerako bide gisa.
  • Irakurketa norberaren garapenerako, garapen afektiborako eta jokabide egokiak hartzeko bide gisa.
  •  
     
     
Iturria: http://www.doredin.mec.es/documentos/01520092000656.pdf

2010-04-22

Adinaren araberako nire liburu gomendioak

Bakoitzak nahi duena irakurtzeko aske da hori argi dago baina beno nik hurrengo taula honetan gomendio txiki batzuk egin ditut.




 0-2OHIANA, ezkutaketan. Altzatu lehiatilak!. TTARTALO argitaletxea.AURKAKOAK ATSEGIN DITUT.
HEMMA argitaletxea.
 2-4POTXOLOREN HIZTEGIA. TTARTALO argitaletxea.HORI MUTURRA
Mugi-Mugi. TTARTALO
NIRE LEHENENGO HITZEN LIBURUA. TTARTALO argitaletxea.
 4-7TEO pertsonaiaren liburuak.CUENTOS EN VERSO PARA NIÑOS PERVERSOS.
( amaiera ona dutenak).
 7-9NIKOLAS TXIKIREN ABENTURAK.
(Rene Gostini).
BABAR elefantearen istorioa. ALFAGUARA argitaletxea.LAS AVENTURAS DE CELIA.
( Elena Fortunene).
9-12ALTXORRAREN UHARTEA.MANOLITO GAFOTAS.
( Elvira Lindo).
BOSTEN ABENTURAK.

2010-04-21

LEHEN HEZKUNTZAKO GAITASUN DIGITALA


Azkenengo kurrikulumean Teknologia berriei dagozkien gaitasunetako bat da hau hain zuzen ere informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Ikusten duzuen bezala haur eta gazte literaturak teknologia digitalarekin harreman handia du eta gaur egun are gehiago. Hurrengo mapa kontzeptualean labur labur azaltzen da gaitasun hori eta bere ezaugarriak.



2010-03-24

IPUIN BAT ENTZUN NAHI?

ITSASOA ETXE BARRUAN








Egia ala gezurra


begi bien artean sudurra!




2010-03-23

Haur eta gazte literatura

Azken urteotan gero eta gehiago hitzegiten da haur eta gazte literaturaz. Hala ere ,kontzeptu horren azpian izkutatzen den errealitatea zein den argitzeko orduan ez dago batere argi zertaz ari garen.Hona hemen Haur eta gazte literaturaren definizioaren inguruan idazleen iritzi ezberdinak:

-"haur literaturan helduen literaturan agertzen diren elementu  guztiak errepikazten dira"  Patxi Zubizarreta
-"kontua da literatura ona bada,kalitatezkoa,ez duela adinik"  Jose Mari Iturralde
-"..horregatik uste dut haurrari klabeak edo bideak eman behar zaizkiola egoera hori ulertu eta gainditzen lagunduko diotenak"  Manu Lopez Gaseni


Honen arabera argi geratzen den gauza bakarra haur edo gazte literaturak hau hori entretenitzea izan behar duela helburu. Adin honetako haur batek irudimenarekin jolastu behar du eta ez dago liburu bat bezain tresna hobeagorik...


Hona hemen goian aipatutako idazleen liburu batzuen izenak:
Patxi Zubizarreta :
                            -Pantaleon badoa
                            -Gizon izandako mutila
 
Jose Mari Iturralde:
                             -Risky eta bere laguna
                             - Zak zikoina
                             -Londresen nago aitonarekin

2010-02-27

Kaixo!

Gaurko egun eguzkitsu honetan hasiera emango diot hitzenbidaiaren blogari.
nahiz eta ideia oraindik garbi ez egon nire arreta lehen hezkuntzako ikasleen irakurketari eta idazketari emango diot.
Uste dut oso garrantsitzua dela hezkuntzan,hori baita oinarria.